10/8/07

Eleberri motz bat

Azkenean, erabaki dut blogarekin zer egingo dudanik. Eleberri motz bat idatziko dut. Bai, badakit eleberri bat idazteko idazle berezi bat izan behar zarela, eta ziur nago ni guztiz atzeratuta nagoela idazle bereziengatik Ala ta guztiz ere, saiatuko nahiz idazten.

Egingo dudana zera da; kapitulu bat idazten dudan bakoitzean, blogan ipiniko dut zuek irakurtzeko. Hasieratik irakurtzen baduzue, ez duzue arazorik edukiko istorioa ondo jarraitzeko, baina berandu heltzen bazarete, eleberri osoa irakurtzeko aukera emango dizuet, alboko zutabean dokumentu osoa zintzilikatuz.

Kapitulu bakoitzaren amaieran, komentarioak jarri dezakezue. Benetan eskertuko nizuke komentarioak jartzea, zeren esan dudan bezala, euskaldun berri bat soilik ez naiz, eta falta ugari egingo ditut. Gauza bat asko kantatzen badu, edo zerbait ez baduzue ulertzen, mesedez esaidazue!!

Baita ere, alboko zutabean, pertsonai guztiak jarriko ditut, zeren eta post batetik hurrengoraino denbora asko irauten bada (ez dut espero, baina auskalo!) istorioa jarraitzeko arazoak izan dezakezue.

Ba hau da guztia!! Ez dakit inork irakurriko duen nire lehen eleberri motz hau, edo eta irakurri eta gero, norbaiti gustatuko bazaio, baina nire onena ematen saiatuko naiz

Eskerrik asko!!

Joseba

9/27/07

Aurkezpena

Kaixo eta ongi etorri irakurtzen nauzuen guztioi. Lehengo eta behin, presentatu nahiko nuke. Nire izena Joseba da, eta zuetako askok ezagutzen nauzue “baskoina en vena” bloga irakurtzen duzuelako. Ezagutzen nauzuenok, badakizue beti baskoniari buruz hitz egin dudala, baina blog honetan beste gauza ezberdinak kontatuko ditut.

Oraindik ez nago ziur zerri buruz mintzatuko dudanik. Ideia asko daukat buruan, eta espero dut gauza hauek egiteko denbora izatea.

Lehengo ta behin, barkamena eskatu nahi dizuet nire euskara maltzurragatik. Egia esateko, orain dela hamazazpi urte ez dudala euskara erabiltzen egunero, eta hori ordaintzen hari naiz. Ala ere, saiatuko naiz ondo idazten, eta nire ideiak edo pentsamenduak ondo transmititzen... (ortografi edo gramatika faltak barkatu!!)

Hasteko, hau da dena. Hurrengo egunetan blogari zentsua emango diot, baina pazientzia pixka bat eskatu nahi dizuet...

Eskerrik asko berriro, eta ongi etorri!